Jatorria

Proiektu hau jatorrian joko txiki sinple baina anitz bat izateko pentsatuta zegoen, programazio kurtso amaierako lan bezala. Bere garapena 2019ko Azaroan hasi zen, eta hazten jarraituko du etorkizun hurbilean.

Erreferentziak

Joko hau dagoeneko ospetsuak diren RPG eta Akzio-Abentura zenbait jokotan oinarrituta dago.

Horretaz gain, Zientziaren gaia beti dago presente, istorio nagusiarentzat gai perfektua izan dena. Beste hainbat joko, filma, serie eta musika hartu dira ere inspirazio bezala jokoarentzat, baita bere soinu-bandarentzat.

Programazioa

Proiektu hau Java-n programatuta dago. Nahiz eta jokoa egiten hasi nintzenean nire programazio lengoaiaren ezagutza nahiko ona zen, hasiberri batentzat behintzat, jokoaren programazioari buruz ez nekien ia ezer. Hutsetik hasi behar izan nuenez, jolas-en programazioari buruzko hainbat online tutorialetatik jaso nuen laguntza, zeintzuk proiektuaren antolakuntzan eta hierarkian lagunu zuten gehien.

Baliabideak

Ideia nagusiak dagoeneko existitzen diren iturri eta proiektutatik hartu dira. Hala ere, irudi eta bideo baliabideak sortu eta editatzeko, Krita eta Kdenlive softwareak nahiko erabilgarriak suertatu dira. Etorkizunean, grafiko eta animazio landuagoak gehitu edo ordezkatuko dira.